Páginas

Paper zorroa


Egia esan, ez nekien zeri buruz idatzi paper zorroan.  Lauhileko hasieran, oso galduta nengoen; pentsatzen nuen ezingo nuela gauza askorik idatzi paper zorroan, baina zenbait ariketa egin eta gero, konturatu naiz badaudela zenbait gauza komentatzea gustatuko litzaidakeenak.

Hezkuntza eremutik hasiko naiz. Irakasle-eskolako lehen hezkuntzako gradua hasi nuenean, hezkuntza formalaren eredua bakarrik neukan buruan eta etorkizunera begiratzerakoan, eskola batean irakasle bezala ikusten nintzen (gradua bukatzeko asmoa dudalako noski); baina, graduko lehen urtea ia pasa denez,  nire ideiak zenbait arlotan aldatu egin dira.

Hezkuntza eremuei buruzko ariketa egin eta gero, konturatu egin nahiz hezkuntzaren beste bi eremuetan haritzeko aukera daukadala eta nire buruan neukan lehenengo eskemak, guztiz aldatu egin dira. Lehen, dudarik gabe, lehen esan dudan bezala, eskola bateko irakasle bezala ikusten nintzen baina orain, hezkuntzako hiru eremuak aztertu eta gero, ez daukat oso argi hezkuntza formalean harituko naizenik. Interesgarria iruditzen zaizkit, hezkuntza ez formalean sortzen diren irakasle-ikasle eta ikasle-ikasle harremanak, adin desberdinetako ikasleak izan dezakezulako klase batean. Baita ingurugiroa eta erabilitako metodologia ere; hezkuntza ez formala, formalarekin konparatzen badugu ingurugiroa eta metodologia guztiz kontrakoa da. Ez formalean, ingurugiroa aldakorra izan daiteke, hau da, klaseak leku desberdinetan izan daitezke esaterako, museoetan, leku irekietan, klasean … Metodologia dinamikoa izaten da, baita malgua ere. Formalean berriz, ingurugiroa beti berdina da, eskolako klase berdinean egoten zara eta metodologia gehienetan, teorikoa izaten da. (Beti eskuliburu batean oinarrituta). Oraindik, ez dakit hezkuntzaren zein eremutan harituko naizen baina, oso argi daukat, etorkizunean hezkuntzarekin zerikusia daukan edozein lanetan haritzea gustatuko litzaidakeela.

Guzti hau alde batera utzita, bukatzeko didaktikan landutako beste arlo bat komentatzea gustatuko litzaidake. Duela aste batzuk, irakasleek  hezkuntzan neutralak izan zitezkeela ala ez aztertu genuen. Niri gai garrantzitsua iruditu zitzaidan, batez ere, azkenean ikasleak, irakasleak eredu bezala ikusten dituztelako. Beraiekin, gurasoekin baino ordu gehiago pasatzen dute eta horregatik, nire ustez ,neutralak izatea egokiena da, ezin dugulako ahaztu balore, ezagutza eta jokaera batzuk batera irakasten dituztela.  Nik segur aski lehen hezkuntzako gradua bukatzen dudanean, hezkuntzan erabiliko dudan metodologia bata edo bestea izan arren, nire helburua neutrala izatea izango da.

Honekin nire paper zorroari bukaera emango diot, urte honetan 
behintzat, segur  aski hurrengo hiru urteetan graduan ikasiko 
ditudan gauza asko gehituko ditudala.


1 comentario:

  1. Kaixo Ane, oraindik ez duzu paper-zorroan idatzi. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa da idaztea, irakurri besteen blogak ideiak hartzeko, eta saiatu bukaerarako ez uzten. Animo!! ziur gauza asko duzula kontatzeko eta!

    ResponderEliminar