Gizarteratzea, kultura eta hezkuntza
hitzak, bizitzan zehar ia guztiok entzun ditugun hitzak direla esan dezakegu.
Baina galdera da, zergatik hiru hitz hauek hain ospetsuak eta garrantzitsuak
dira gure gizartean?
Klaseko ariketa batean hiru hitz
hauek agertzen ziren, eta bakoitzak, hiru hauetatik garratzitsuena zein zen
erabaki behar izan zuen (ordenean). Niretzat dudarik gabe, garrantzitsuena
Kultura da, pentsatzen dudalako kulturarik gabe, ez dagoela ez hezkuntza, ezta
gizarteratze prozesu bat ere. Nire ustez, kulturan dena oinarritzen da,
kulturak gizarteratze prozesua eta hezkuntza bideratzen dituelako. Daukazun
kulturaren arabera, hezkuntza mota bat eta gizarteratze prozesu mota bat izango
duzu.
Jarraian, hezkuntza jartzea erabaki
dut, kulturaren atzetik garrantzitsuena iruditzen zaidalako. Gizarteratze
prozesua jarraitzeko, hezkuntza ezinbesteko da, pertsonei ingurunearen eta
gizartearen ezagutzak transmititzen dituelako, eta honek, pertsonen arteko
harremanak ekartzen ditu. Azkenik, gizarteratzea jartzea erabaki dut. Oso
garrantzitsua iruditu arren, hezkuntza eta kulturaren menpe dagoela pentsatzen
dut.
Bukatzeko, kultura, hezkuntza eta
gizarteratze hitzak definituko ditut:
· KULTURA. Bere definizioa oso zabala
izan daiteke. Niretzat kontzeptu asko ekartzen ditu berarekin batera. Kultura,
toki jakin bateko bizimodua da (baloreak,ideiak,ezagutzak,pentsamenduak,
jarrerak…) Gizarteak, bere ohiturak, bizimoduak eta portaerak sortzen ditu kultura
baten arabera eta horregatik, hiruetatik garrantzitsuena iruditzen zait.
· HEZKUNTZA. Prozesu bat da,
ingurunearen eta gizartearen ezagutzak transmititzen duena. Baita ohitura,
portaera eta balorezko transmisioa ere. (Ezinbestekoa da gizakientzat)
· GIZARTERATZEA. Gizakiok bizitzan
zehar jarraitzen dugun giza-prozesu
garrantzitsua da. Gizakiok, elementu
soziokulturalak barneratzen ditugu eta gero, gure bozimodua sortzen dugu. (giza-harremanak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario