Páginas

jueves, 10 de mayo de 2012

Nola irakatsi didate?

Irakaskuntza prozesua, haur guztientzat bere bizitzako etapa nagusietako bat da, hori dela eta, oso garrantzitsuak dira irakaskuntzan eralbiltzen dituzten metodologiak.


Nire lehen hezkuntzako urteak ez ditut oso ondo gogoratzen, baina nire irakasleek erabilitako irakaskuntza metodoak oso desberdinak izan dira. Batzuk, metodo tradizionalean irakatsi zidaten, eskuliburu bakarrarekin eta ebaluatzeko, azterketak eginez. Beste batzuk berriz, irakaskuntza aktiboa erabiltzen zuten, eskuliburuaz eta azterketaz aparte, beraiek aukeratutako jarduerak proposatzen ziguten : pelikulak, ordenagailuzko matematika-jokoak, txangoak (ingurunea hobeto ezagutzeko)...
Orokorrean bi metodologi hauek gogoratzen ditut nire irakaskuntza prozesuan eta nire ustez, egokiena metodologia aktiboa da, hauerrek ezagutzak barneratzeaz aparte, hauek ulertu eta lehen ikasitako ezagutzekin erlazionatzen dituztelako logikaren bitartez.


  • Zeintzuk dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak       (materiala, irakasleak, testuingurua, metodologia, ikuspuntua)?
Lehen azaldu dudan bezala, metodologia aktiboa egokiena iruditzen zait irakaskuntza prozesua aurrera eramateko. Niri adibidez, gai bat ikasterakoan , eskema bat egitea edo bideo bat ikustea oso garrantzitsua iruditzen zait, gaia hobeto ulertzeko. Eskuliburu bakarrarekin gaia ikasi dezakezu baina gehienetan, bahintzat nire kasuan, ez duzu ezer ulertzen eta eskema batekin berriz, kontzeptuak argiago ikus ditzakezu.
Bukatzeko esango dut, niretzat hoberena, toki lasai batean eta bakarka egotea da, kontzentrazio ona edukitzeko; irakasle askok gehienetan, klasean denbora uzten dute azterketarako ikasteko, eta nire kasuan adibidez, denbora galtzea iruditzen zait, nik ezin dudalako ikasi jendearekin, bakarka baizik.

martes, 8 de mayo de 2012

Hezkuntzan neutralak izan gaitezke?

Galdera hau irakurtzerakoan, lehen pentsatu dudan erantzuna, neutralak izan gaitezkeela izan da.


Hezkuntza, inguruneari buruzko ezagutzen transmisioa da, horregatik, nire ustez, egokiena hezkuntzan neutralak izatea izango litzake. Eskolan haurrek, ezagutza eta gaitasuna espezifiko batzuk barneratzen dituzte eta horiek, modu neutralean ikastea modu egokiena dela pentsatzen dut; irakasleen helburu garrantzitsuenetakoak, ikasleak beraien artean errespetatzea eta berdintasuna sustatzea dira. (irakaskuntza prozesuaz aparte). Horregatik irakasleek, ezagutza hauek irakatsi behar dituzten momentuan, neutralak izan behar dira, haurrei balore, ideia eta jokaera batzuk batera irakasten dietelako eta hori, beraien etorkizunean eta beraien bizimoduan eragin handia izango du. Hezkuntza-prozesua haur guztiengan eragin handia izaten du eta beraien bizitza bideratzen du, horren ondorioz, beraiek ikasiko dituzten gaitasunak modu neutralean ikasiz gero, berdintasunera gerturatzera lortuko dute eta besteengan edo edozein gauzatik dituzten aurreiritziak desagertuko dira, aukera gehiago eskainiz bere bizitzetan.

Baina errealitatea desberdina da, eta nire hezkuntza prozesua bizi eta gero, (nahiz eta orain unibertsitatean egon) konturatu egin naiz irakasle asko daudela, hezkuntzan neutralak ez direnak eta hori, oraindik, ezin dut ulertu.


· Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?
Neutrala izatea, adibidez eztabaida batean partaide ez izatea izango litzake; neutralak diren pertsonak, ez dira inoren alde jartzen, ezta bere iritzia ematen . ( ez dute ezer jakin nahi eztabaidari buruz). Objektiboa izatea, berriz, eztabaida batean partaidea izatea izango litzake, baina ez dute inoiz bere iritzia ematen; pertsona objektiboei eztabaida interesatzen zaie baina ikusle bezala jokatzen dute, iritzirik eman gabe.

domingo, 6 de mayo de 2012

Gizarteratzea, kultura eta hezkuntza


Gizarteratzea, kultura eta hezkuntza hitzak, bizitzan zehar ia guztiok entzun ditugun hitzak direla esan dezakegu. Baina galdera da, zergatik hiru hitz hauek hain ospetsuak eta garrantzitsuak dira gure gizartean?

Klaseko ariketa batean hiru hitz hauek agertzen ziren, eta bakoitzak, hiru hauetatik garratzitsuena zein zen erabaki behar izan zuen (ordenean). Niretzat dudarik gabe, garrantzitsuena Kultura da, pentsatzen dudalako kulturarik gabe, ez dagoela ez hezkuntza, ezta gizarteratze prozesu bat ere. Nire ustez, kulturan dena oinarritzen da, kulturak gizarteratze prozesua eta hezkuntza bideratzen dituelako. Daukazun kulturaren arabera, hezkuntza mota bat eta gizarteratze prozesu mota bat izango duzu.

Jarraian, hezkuntza jartzea erabaki dut, kulturaren atzetik garrantzitsuena iruditzen zaidalako. Gizarteratze prozesua jarraitzeko, hezkuntza ezinbesteko da, pertsonei ingurunearen eta gizartearen ezagutzak transmititzen dituelako, eta honek, pertsonen arteko harremanak ekartzen ditu. Azkenik, gizarteratzea jartzea erabaki dut. Oso garrantzitsua iruditu arren, hezkuntza eta kulturaren menpe dagoela pentsatzen dut.

Bukatzeko, kultura, hezkuntza eta gizarteratze hitzak definituko ditut:

· KULTURA. Bere definizioa oso zabala izan daiteke. Niretzat kontzeptu asko ekartzen ditu berarekin batera. Kultura, toki jakin bateko bizimodua da (baloreak,ideiak,ezagutzak,pentsamenduak, jarrerak…) Gizarteak, bere ohiturak, bizimoduak eta portaerak sortzen ditu kultura baten arabera eta horregatik, hiruetatik garrantzitsuena iruditzen zait.

· HEZKUNTZA. Prozesu bat da, ingurunearen eta gizartearen ezagutzak transmititzen duena. Baita ohitura, portaera eta balorezko transmisioa ere. (Ezinbestekoa da gizakientzat)

· GIZARTERATZEA. Gizakiok bizitzan zehar  jarraitzen dugun giza-prozesu garrantzitsua da.  Gizakiok, elementu soziokulturalak barneratzen ditugu eta gero, gure bozimodua sortzen dugu. (giza-harremanak)