Páginas

miércoles, 15 de febrero de 2012

Hezkuntza formala edo ez formala?


Nik nahiko argi daukat hezkuntzaren zein eremutan arituko naizen, hezkuntza formalean.

Betidanik, haur txikiekin egotea asko gustatzen zitzaidan eta  oso argi neukan umeekin zerikusia zeukan edozein lanetan arituko nintzela.

Gaur egun, nire iritzia ez da asko aldatu  eta horregatik, lehen hezkuntzako gradua egiten ari  naiz. Asko gustatuko litzaidake irakaslea izatea, batez ere, haurrekin harremanak izaten dituzulako. Konkretuki, eskola batean lan egitea gustatuko litzaidake, beti horrela pentsatu dudalako; nire bizitza osoan lan horretan aritzea da gustatuko litzaidakeena, batez ere, lan mota guztietatik garrantzitsuenetako bat iruditzen zaidalako eta baita ere interesgarria iruditzen zaidalako; horregatik, segur aski hezkuntza formalean arituko naiz, gauzak ez badira aldatzen, noski.